Kaixo, familiak! Zabalgana eskolako guraso elkarteak eta Gutxinaka-gutxinakak ilusio handiz aurkezten dizuegu udalekuetarako proiektu hau.
Jolaserako eta esperimentatzeko espazio bat proposatzen dizuegu, umeen adinaren arabera egokitua eta haien motibazio eta interesen araberako proposamenez betea.
Epeak malguak izango dira, errespetuzko eta konfiantzazko giroa sortzeko, sartzeko eta irteteko orduak izango dira jarduna gidatuko duten bakarrak.
Udalekuetako proposamenak oso errazak izango dira, umeen sormenari eta irudimenari lekua egingo diegu. Horrela, hainbat pintura mota erabiliko dugu, lurra aztertu, ura, testurak, mugimenduak…
Material bakoitzak ematen dizkigun aukeren arabera egingo dugu bidea.
Jardunbide honen bidez, umeekin batera egotean, dibertsio eta gozamen giroa sortuko da, eta atxikimendu handia lortuko dute bai laguntzen dien helduarekin bai gainerako umeekin.
ONGI ETORRI ZABALGANA HLHIko 2014ko UDALEKUETARA!!!